XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOST URTEKO UMEEN BEREIZTASUNAK

Lau urteko umetik bost urtekora alde aundia dago.

Aldaketa auek ez dira oso ziurrak.

Lau urteko umearen jakituria antz-irudizko, zentzun-igidurazko eta konzetu aurreko jakituria da.

Bost urteko umea konzetuzko jakiturian sartzen da.

Ba dira ume azkarragoak, baina ume geienak 4 urtekin gogo-bakartze bat egiteko lain ez dira.

E. b. ume batek katu bat goizean toki baten eta arratsaldean beste bat burrukan ikusten ba'ditu...

Goizekoa dala esango du.

Oraindio katu izatea zer dan ez daki.

Gauza konkretuekin eta itz orokorrakin dabil.

Eta bost urteko umea, mota bateko izaki konkretuak bereiztuteko beste da.

Bost urteko umea, berak egingo dituan egintzak pentsatzeko beste ba-da.

Berak egin nai duana buruan erabiltzeko beste.

Bere oldozketa ez da osoa.

Gauza guztiekin eta gauza osoarekin ere ez da konturatzen.

E. b. gizon bat ikusi ba'du, ez dizu esango zaarra edo gaztea izan danik, baiña bai ume batekin ibili ba'da.

Bere ardurako gauzak gogoratuko ditu.

Ori gertatzen zaio, beragandik kanpora dagoan dana bere buruari eta barruko munduari eratzen diolako.

Asmakizun aundia dauka, egitasun gutxi, baiña bost urtetik aurrera bere barruko mundua, beragandik kanpora dagon guztiari egokitzen dio.

Asmakizuna alde batera utziaz, eta errealidade konkretuetan geiago sartzen joango da.

Denboraren edo aldiaren idea: Leenaldi edo geraldiari buruz ez daki gauza garbirik.

Ez du ulertuko berak il bear duanik, eta ume txikia izan danik.

Orregatik aldi baten barruan egintza asko sartzen ditu.

Umearen orduak oso luzeak dira.

Geldi eukitzeko oso zalla da.

Umeak era askotariko gauzak egin bear ditu, eta berak aukeratutakoak ba dira obe.

Umearen zeregiñak azkar egitekoak izan bear dute.

Umeak gauza berriak nai ditu, baiña gauza berriak diralako bakarrik.

Oiek ezagututakoan, beste batzuk naiko ditu.

Nortasuna eta interesak: lau urteko umea bostekoa baiño berezkoagoa.

Bostekoa egiazkoagoa, naizta illunagoa izan.

Bost urtekin bere utsegiteak onartzea umeari asko kostatzen zaio.

Bere burua defenditzeak eramaten du orretara.

Geiegi galdetzen ba'diozu, gezurra esango dizu.

Bere jokaeretan, nagusiak eraginda egiten ditu gauza danak.

Nagusien maitasuna bear du.

E. b. nagusien maitasuna ez izateak bildur aundia ematen dio.

Bearrizan ontan umeari beldurrik ez zaio sartu bear.

Bestela, nortasuna eukiteko almena kenduko diogu.

Umearen zuzentasunari buruz berdin gertatzen da.

Iñoiz ere ez du gaizki egiterik nai.

Emengo eta oraingo gauzetan izan ezik, ONA ETA TXARRA zer diran ez daki.

Eta dakiana nagusiek esandakotik daki.

Orregatik, nagusi batek asarre egindakoan, errua beste bateri botatzea nai du.

Berari atsegin zaizkion gauzak egiten ditu, baiña, adin ontatik aurrera nagusien esanak bete eta berak egiten dutena egitea edo IMITATZEA nai du.

Gizarte arloan: Bost urteko umea erraz sartzen da Ikastolako giroan.

Lau urteko umeak baiño errazago apurtzen ditu famili-lokarri eta beroak.

Azkatasun pixka bat utziaz, programazio bat eramateko lain ere ba-da.

Bere burua zerbait kontzolatzen ere ba-daki.

Ekintza batetik bestera sarritan igaro bearra sentitzen du, ondio bere oarmen-almenak gogortu gabe daudelako.

Asieran lan geiago egiten du, bukaeran baiño.

Ekintza bat egiten atsegin geiago sentitzen du, bere ondoren eta frutuetan baiño.